Albisteak

ASMOZ. Másters y posgrados 2014/2015

Berri korporatiboak

2014/05/16

La Fundación Asmoz de Eusko Ikaskuntza empieza a diseñar su oferta académica para el curso que viene, la cual incluye cursos de máster y de especialistas universitarios.

Jarraitu irakurtzen

J.M. de Barandiaran, 125 aniversario

Berri korporatiboak

2014/05/16

El 13 de diciembre de 1889 nació en el caserío Perune?Zarre de Ataun Jose Miguel de Barandiaran. Su vida, extraordinariamente fructuosa, se prolongaría más de un siglo.

Jarraitu irakurtzen

 DENOK GAI: Euskal Komunitate Globalak zure ideiak behar ditu

DENOK GAI: Euskal Komunitate Globalak zure ideiak behar ditu

Berri korporatiboak

2014/05/15

Eusko Ikaskuntzak disziplina anitzeko arazoak definitzearen prozesuan parte hartzera animatzen gaitu. Gai horiek izango dira datozen urteotan erakundearen azterketa eta ikerketaren helburu nagusia.

Jarraitu irakurtzen

DENOK GAI: Dinamizatzaile izan nahi duzu?

Berri korporatiboak

2014/05/05

Maiatzaren 5etik 20ra, moderatzaile gisa parte-hartzeko epea zabalik duzu. Eman zure izena. Bileretan 10-12 pertsonako taldeak egingo dira. Gaiak identifikatzeko aurrez adieraziko diren irizpideetan oinarrituta proposamen eta ideiak azaldu, eztabaidatu eta, ahal den heinean, zehaztuko dira. Hau bidereratzeko, mahai bakoitzean dinamizatzaile bat izango da. Bere egitekoa, funtsean, ideiak batu, bozeramaile izan eta gaien uztarketa eta klusterizazio saioan parte hartzea izango da. Ezinbestean, elebiduna izan beharko da. Izena emandako guztien artean beharren arabera egingo da izendapena, beraz, zure izena suertatuko bat bada Eusko Ikaskuntza jarriko da zuzenean zurekin harremanetan.

Jarraitu irakurtzen

DENOK GAI: Online parte-hartzeko

Berri korporatiboak

2014/05/05

Bilera fisikoetara gerturatzerik ezin izatekotan, maiatzaren 5-31 bitartean gaien proposamenak luzatzeko aukera duzu. Jarraian duzun fitxa honetan hiru proposamen eta horien garapena aurkeztu ahal izango dituzu, jarraian finkaturiko lau irizpide nagusiri erantzun behar dietenak:

  1. Euskal Herriko gizartea berritu eta eraberritzera bideratuko dira.
  2. Ikuspegi historikoa alde batera utzi gabe, identifikatutako gaiek Euskal Herriko gizartearen oraingo eta etorkizuneko problematika edo erronka sozialekin izan behar dute lotura.
  3. Diziplina anitzeko jarduna ahalbidetuko duten lan-ildoak lehenetsiko dira.
  4. Gaien ugaritasuna aintzat hartu behar da, bai kontzeptualki eta baita geografikoki ere.

Jarraitu irakurtzen

DENOK GAI: Izena eman eta parte-hartu!

Berri korporatiboak

2014/05/05

Maiatzaren 5etik ekainaren 2ra bitartean izena emateko epea zabalik izango duzu. DENOK GAI prozesuaren helburua Euskal Komunitate Orokorrean eragina duten erronka garrantzitsu eta interesgarrien erantzunak hauteman, aztertu eta ematea da. Erronka sozialei dagokienez, DENOK GAI prozesuaren bidez pertsonak eta instituzioak uztartzeko lan-dinamikak sustatuko dira. Hiru komunitate politiko eta administratiboetan bilera irekiak egingo dira, egutegi honi jarraituz: - IRUÑA (Nafarroa): ekainak 6, arratsaldeko bostetan (17:00) San Fermin Ikastola (Zizur Txikia/ Iruña errepidea 7) - BAIONA (Ipar Euskal Herria): ekainak 10, arratsaldeko bostetan (17:00) Maison des Associations de Bayonne (11 allée de Glain) - DURANGO (Euskal Autonomia Erkidegoa): ekainak 13, arratsaldeko lau eta erdietan (16:30) Landako gunea (Landako etorbidea, 6)

Hobekien datorkizun horretara izena eman dezakezu.

Jarraitu irakurtzen

DENOK GAI. Zer da?

Berri korporatiboak

2014/05/05

DENOK GAI prozesuaren bidez Eusko Ikaskuntzak duen ahalmen guztia azaleraziko duen lan-ildo berri eta asmo handikoa irekitzen da, erakarpen eta aurrerapenerako dinamikak sortuz.

Jarraitu irakurtzen

Denok Gai. Gaiak identifikatzea

Berri korporatiboak

2014/05/05

Eusko Ikaskuntzaren izaera, ahalmena eta helburuak aintzat hartuz, ikerketa eta azterketara eramateko problematika edo erronka sozialak zehaztuko dira.

Jarraitu irakurtzen

Partaidetza: nola, non eta noiz

Berri korporatiboak

2014/05/05

DENOK GAI prozesuko gaien zehaztapenean modu presentzialean edota web plataformaren bidez parte hartzeko informazio praktikoak.

Jarraitu irakurtzen

Denok Gai. Bileren metodologia

Berri korporatiboak

2014/05/05

Nola garatuko da gaiak zehazteko prozesua? Hasiera ?ideien ekaitzarekin? emango zaio, ondoren klusterizazioa burutuko da eta, azkenik, giza baliabideak zehaztuko dira.

Jarraitu irakurtzen

Emaitzak: 431-tik 440-ra, guztira: 1825.