Eremu tematikoak

Kohesio soziala eta komunitatearen eraikuntza

Kohesio soziala eta komunitatearen eraikuntza

Euskal Herri jasangarri baten eszenarioetarantz zuzenduko ditugu gure begiradak.Uztartzen diren eremu hauen etorkizuna irudikatuz eta egungo egoeraren azterketa katalizatuz, XXI. mendeko Euskal Herria eta lortu beharreko ibilbide posibleak irudikatuko ditugu.

Informazio gehiago

Euskal Kultura eta Nortasuna

Euskal Kultura eta Nortasuna

Euskal Herriko gizarte eraldaketa prozesuan eragiten duten funtsezko elementuak –balioak, kulturartekotasuna eta identitatea(k) besteak beste- izango ditugu aztergai. 

Informazio gehiago

Euskararen etorkizuna

Euskararen etorkizuna

Gizarte erronkak eta politiken definizio eta aplikazioaren eragina izango ditugu aztergai euskararen etorkizuna aztertzeko.                                                                                                   

Informazio gehiago

Lurralde Kohesioa eta parte-hartze demokratikoa

Lurralde Kohesioa eta parte-hartze demokratikoa

Eusko Ikaskuntzak bi jarduera ildo nagusi proposatzen ditu Euskal Herriaren lurralde kohesioa indartzeko: batetik, mugaz gaindiko lurraldeen arteko eztabaida sustatzea, XXI. mendeko erronkei aurre egiteko tresnak eta lankidetza bideak sortuz; bestetik, lurraldeen arteko garapen orekatua bultzatzea, kontakizun eta politika espezifiko berrien bidez. Hori guztia herritarren eta gizarte-eragileen arteko baterako eraikuntza, deliberazio eta parte-hartze aktiboko prozesuetan oinarrituko da, lurralde-garapen inklusiboagoa, jasangarriagoa, kohesionatuagoa eta demokratikoagoa sustatzeko helburuarekin.

Informazio gehiago

Ongizate integralerako bideen azterketa

Ongizate integralerako bideen azterketa

Eusko Ikaskuntzaren lan ardatz berria lankidetza komunitarioan, justizia sozialean eta jasangarritasunean oinarritutako eredu sozioekonomiko bat garatzera bideratuta dago. Horretarako, tokiko komunitateen, erakunde zibilen eta eragile ekonomikoen arteko topaketarako eta lankidetzarako gune bat bultzatu nahi du entitateak, euskal gizartearen errealitatera eta balioetara egokitutako irtenbide berritzaileak elkarrekin sortzeko. Bere ibilbide intelektual eta sozialetik abiatuta, Eusko Ikaskuntzak ekonomia, kultura, ongizatea eta jasangarritasuna lotuko dituen proiektu estrategiko bat gidatu nahi du, Euskal Herriaren ongizate integralerako funtsezko erronketan oinarritutako lankidetza sozioekonomikoko plataforma baten bidez.

Informazio gehiago