
Euskal Herriko erronkei erantzuteko proiektuak babestu nahi badituzu: euskal identitatea, kultura, hezkuntza, demokrazia... egin zaitez Eusko Ikaskuntzako bazkide, eta eragin ezazu gaurtik aurrera!

Eusko Ikaskuntza bizirik mantentzen laguntzeko eta etorkizuna elkarrekin eraikitzeko.
2024an gure komunitateak hauxe sortu du:
9 ikerlerrotan proiektuak
≈ 2.000 bazkide
55 ekitaldi
9.489 pertsonen harreman sarea
1918az geroztik, Eusko Ikaskuntzak euskal gizartea ulertzen eta eraldatzen lagundu du. Mende bateko ibilbidean, kultura, zientzia eta gizarte arloko proiektu ugari bultzatu ditugu, diziplinarteko ikuspegia beti oinarri hartuta. Bazkide izateak aukera ematen dizu tradizio luze horren parte izateko, eta etorkizuneko erronkei erantzuteko zure ekarpena uzteko.
Euskal kultura, zientzia eta gizartearekiko interesa partekatzen duten pertsona eta erakunde askotarikoekin konektatuko duzu. Sare honetan ikasteko, ideia berriak elikatzeko eta zure ibilbide pertsonala eta profesionala indartzeko aukera izango duzu.
Asko baloratzen dugu bazkideen parte-hartzea; entzun, ulertu eta aberasten dugulako elkarri. Zuk erabakiko duzu nola eta noiz parte hartu: ekitaldietan aritu, proposamen berriak egin edo erabaki garrantzitsuetan zure iritzia eman. Zure ekarpenak, txikia edo handia izan, erakundearen norabidea aberastu eta eraldatuko du.
Bazkide gisa, Eusko Ikaskuntzaren jarduera eta ekitaldi esklusiboetan parte hartzeko aukera izango duzu. Aukera paregabea da ezagutza berriak eskuratzeko, ahalduntzeko eta komunitatearekin lotura estuagoa izateko.
Kultur ahotsak→ Erreferentziazko pertsonekin enkontrua
Edukiera txikiko eta kalitate handiko kultura ekitaldiak bizitzeko aukera duzu. Euskal Herriko gaur egungo kultur munduko erreferenteekin saio esklusiboak, edo mentoretza saio arinak antolatzeko aukera: 5-10 bazkidek, eztabaida pribatua izan artistarekin.
Zur eta Lur→ Hitzordu kultural nagusietan parte hartze pribilegiatua
Saioak aparteko moduan ezagutzeko, gidatzeko eta dinamizatzeko aukera. Euskal Herriko gune nagusietan egiten diren euskal nortasuneko kultura ekitaldi handietara modu pribilegiatuan joateko aukera eta gaian jantzita dagoen aditu edo jakitun batek lagunduta.
Solasbideak→ Solasaldirako eta elkar ezagutzarako espazio informalak
Topaketa egituratuak baina informalak, modu eraikitzailean eztabaidatzeko dinamika arin eta gertuak proposatuta. Eusko Ikaskuntzak planteatutako gai nagusien inguruan, galderak, ikaskuntzak, erronkak… gaitasun kolektiboak garatu edo indartzeko bidea.
Erakundearekin bat datorren proiekturen batean lanean ari bazara, eta bazkidea bazara, aukera izango duzu gure kanalen bitartez ezagutzara emateko.
*Hego Euskal Herrian bizi bazara PFEZan %20ko desgrabazioa izango duzu.
.jpg)
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda
"Erraza da: jakintzaren eta kulturaren esparru zabaletik, Euskal Herrian sorturik eta Euskal Herriko ikuspegiz munduari begiratzen dion erakunde bateko kide izatea aberasgarria, lagungarria eta pizgarria izanen zaidala uste dut, eta, beharbada, ekarpenen bat egiteko aukera ere emanen dit. Azaltzen zailena da nola ez naizen, orain arte, Eusko Ikaskuntzako kidea izan".

Ander Errasti Lopez
"Euskal Herriak anitz bezain sendo biziraun dezan, hemendik 100 urtera non egotea nahiko genukeen hausnartzeko gogoeta kolektiboa sustatzea ezinbestekoa iruditzen zaidalako".

Arantza Acha de la Presa
"Eusko Ikaskuntza es un espacio imprescindible para reflexionar conjuntamente sobre los retos que nos encontramos como sociedad. Un grupo plural de personas que desde el conocimiento y el humanismo, queremos avanzar y transformar nuestra sociedad".
Zuk erabakitzen duzu zenbat inplikatu: noizean behin ekitaldi batera etorri, proposamen bat egin edo aktiboki parte hartu taldeetan. Ez dago gutxieneko konpromisorik.
Bai, noski! Ez da beharrezkoa aditua izatea. Interesa eta gogoa izatea da garrantzitsuena. Euskal gizartearen etorkizuna interesatzen zaion edozein pertsona, adin edo jatorria edozein dela ere, bazkide izatera ongi etorria izango da.
Jakina. Aniztasuna da gure balioetako bat eta egoera askotarikoetan elkar ulertzeko irtenbideak bilatuko ditugu beti.
Gure buletinean harpidetuz gero (doakoa da), horren inguruko informazioa jasoko duzu, zuretzako ekitaldi, tailer eta parte-hartze aukera guztiak bilduz. Bestela, webguneko “albisteak” eta gero “agenda” klikatuta, Eusko Ikaskuntzak antolatzen dituen ekimenak ikusiko dituzu.
Gurekin harremanetan jarri eta proiektu arduradunarekin harremetan jarriko zaitugu zuzenean. Eragin alderdiak aztertu eta aukerak baloratu ondoren, parte hartzea bideratzeko modurik onena egokitzen ahaleginduko gara.
Beste nolabait parte hartu nahi baduzu, bidal iezaguzu zure proposamena eta jarriko gara zurekin harremanetan.
Esperientzietaz BETe zaitez!
Bazkide Ekimen Taldeak Eusko Ikaskuntzak koordinatutako eta bazkideek borondatez osatzen dituzten lantalde irekiak dira, lurralde edo interes‐gai jakin batzuen arabera antolatutakoak. Helburua da, bazkideen ahotsa eta ekarpena lehen lerrora ekartzea.
Eusko Ikaskuntzako jarduerak sustatzeko sortu dira: kultura‐, gizarte‐ eta zientzia‐arloko ekimenak proposatzeko eta errealitate bihurtzeko. Talde hauen bitartez, ekimenen kopurua eta partaidetzak biderkatzen dira eta ezagutza-zabalkundea hedatzen da.
Xehetasun gehiagorako kontaktaiguzu edo deskargatu BET protokoloa:
BETetan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu formulario hau:
Bi modutara parte har daiteke:
Taldean: aukera honek hiru pertsonek (edo gehiagok) aurrez osatutako BET talde bezala izen emateko balio du.
Banaka: aukera hau, indibidualki izen emateko eta jada osatutako talde batean sartu nahi dutenentzat da.
Hurrengo ekimenak | Aurretik antolatutako ekimenak