
Eusko Ikaskuntza da kulturalki euskaldun diren zazpi lurraldetan ofizialki txertatuta dagoen diziplina anitzeko entitate zientifiko bakarra eta diasporan ere presentzia handia du. Ezberdinen arteko errespetua eta eztabaida abiapuntutzat hartuta, sentsibilitate, ideologia eta lurralde guztietako euskaldun eta euskaltzale guztien topagunea da Eusko Ikaskuntza. Horrela, baterako konpromiso horren barnean, zientzia eta kulturarekin, berrikuntzarekin eta aurrerapen kolektiboarekin euskal gizartearen aniztasun aberatsaren isla egiazkoa eskaintzen du. Gainera, entitatea batez besteko kualifikazio-maila handia duten hiru mila kide inguruk osatzen dute.
Ezaugarri horiek kontuan izanik eta ia ehun urteko ibilbide historikoa ikusirik, euskal gizarteak dituen erronka handienetako zenbaiten aurrean Eusko Ikaskuntza sakonki, aktiboki eta modu aurreratuan inplikatzea espero da, ahal duen heinean, formula berri arrakastatsuak lortzeko laguntza emanez, Euskal Herria - Baskonia abangoardiazko posizio batean kokatzeko XXI. mendean ere.
Horrela zehaztu nahi dira DENOK GAI prozesuaren bidez Eusko Ikaskuntzak datozen urtetan, ikerketa eta azterketa ardatz izango dituzten diziplina anitzeko programekin, ebatzi beharko dituen erronka sozialak.
Gaiak identifikatzeko lau irizpide nagusi finkatu dira:
1) Euskal Herriko gizartea berritu eta eraberritzera bideratuko dira. 2) Ikuspegi historikoa alde batera utzi gabe, identifikatutako gaiek Euskal Herriko gizartearen oraingo eta etorkizuneko problematika edo erronka sozialekin izan behar dute lotura. 3) Diziplina anitzeko jarduna ahalbidetuko duten lan-ildoak lehenetsiko dira. 4) Gaien ugaritasuna aintzat hartu behar da, bai kontzeptualki eta baita geografikoki ere. Informazio gehiago:DENOK GAI. Zer da? Partaidetza: nola, non eta noiz Bileren metodología
