Berri korporatiboak

2014/05/05

DENOK GAI: Dinamizatzaile izan nahi duzu?

Maiatzaren 5etik 20ra, moderatzaile gisa parte-hartzeko epea zabalik duzu. Eman zure izena. Bileretan 10-12 pertsonako taldeak egingo dira. Gaiak identifikatzeko aurrez adieraziko diren irizpideetan oinarrituta proposamen eta ideiak azaldu, eztabaidatu eta, ahal den heinean, zehaztuko dira. Hau bidereratzeko, mahai bakoitzean dinamizatzaile bat izango da. Bere egitekoa, funtsean, ideiak batu, bozeramaile izan eta gaien uztarketa eta klusterizazio saioan parte hartzea izango da. Ezinbestean, elebiduna izan beharko da. Izena emandako guztien artean beharren arabera egingo da izendapena, beraz, zure izena suertatuko bat bada Eusko Ikaskuntza jarriko da zuzenean zurekin harremanetan.
OHARRA. Norberaren datuak babesteko indarrean dagoen legeria betez, idazki honen bidez baimentzen duzu datu pertsonalen tratamendu automatizatua, Eusko Ikaskuntzarekiko harremanetarako helburuarekin. Orobat, Eusko Ikaskuntzak jakinarazten dizu sartzeko, zuzentzeko, bertan behera uzteko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzula fitxategiaren arduradunaren aurrean, ei-sev@eusko-ikaskuntza.org posta elektronikoaren bidez.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp