Berri korporatiboak

2014/05/05

DENOK GAI: Online parte-hartzeko

Bilera fisikoetara gerturatzerik ezin izatekotan, maiatzaren 5-31 bitartean gaien proposamenak luzatzeko aukera duzu. Jarraian duzun fitxa honetan hiru proposamen eta horien garapena aurkeztu ahal izango dituzu, jarraian finkaturiko lau irizpide nagusiri erantzun behar dietenak:
  1. Euskal Herriko gizartea berritu eta eraberritzera bideratuko dira.
  2. Ikuspegi historikoa alde batera utzi gabe, identifikatutako gaiek Euskal Herriko gizartearen oraingo eta etorkizuneko problematika edo erronka sozialekin izan behar dute lotura.
  3. Diziplina anitzeko jarduna ahalbidetuko duten lan-ildoak lehenetsiko dira.
  4. Gaien ugaritasuna aintzat hartu behar da, bai kontzeptualki eta baita geografikoki ere.
OHARRA. Norberaren datuak babesteko indarrean dagoen legeria betez, idazki honen bidez baimentzen duzu datu pertsonalen tratamendu automatizatua, Eusko Ikaskuntzarekiko harremanetarako helburuarekin. Orobat, Eusko Ikaskuntzak jakinarazten dizu sartzeko, zuzentzeko, bertan behera uzteko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzula fitxategiaren arduradunaren aurrean, ei-sev@eusko-ikaskuntza.org posta elektronikoaren bidez.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp