Berri korporatiboak

2014/05/05

DENOK GAI. Zer da?

DENOK GAI prozesuaren bidez Eusko Ikaskuntzak duen ahalmen guztia azaleraziko duen lan-ildo berri eta asmo handikoa irekitzen da, erakarpen eta aurrerapenerako dinamikak sortuz.

DENOK GAI prozesuaren helburua Euskal Komunitate Globala eragina duten erronka garrantzitsu eta interesgarrien erantzunak hauteman, aztertu eta ematea da. Erronka sozialei dagokienez, DENOK GAI prozesuaren bidez pertsonak eta instituzioak uztartzeko lan-dinamikak sustatuko dira. Hura sakondu eta hedatzea izango da Eusko Ikaskuntzaren eginkizunaren oinarria, erantzukizun sozialeko instituzio modura.

Zazpi helburu zehatz finkatzen dira DENOK GAI prozesuarekin lotuta: 1) Eusko Ikaskuntzaren lan arloak identifikatzea. 2) Identifikatutako arlo horiek lehenestea. 3) Pertsona, instituzio eta eragileak lan-ildo horren inguruan batzea, horien konpromiso-mailaren araberako hautaketa eginez. 4) Bazkideen motibazio eta inplikazioa lortzea. 5) Instituzio eta gizarte-eragileekin sinergiak sortzea. 6) Komunikazio-sare arin eta dinamiko bat sustatzea. Eta 7) Parte-hartzaileen ekarpenak bistaratzea.

Helburu horiek betetzeko bidean, maiatza eta ekaina bitartean gai edo arloak aztertu, edukiak zehaztu eta topaketa ahalbidetzeko programa zabal bat garatuko da. Hala, bazkide, instituzio, elkarte, gizarte-eragile eta, orokorrean, herritarrei deialdia luzatzen zaie bertan parte har dezaten.

Informazio gehiago: Gaiak identifikatzea Partaidetza: nola, non eta noiz Bileren metodología

Izena eman eta parte-hartu!

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp