
Bazkide, elkarte, zientzia eta kulturaren ehundura osatzen duten kolektibo, gizarte-eragile eta norbanakoei dei egiten zaie diagnosi soziala egin, ikertu eta aztertzeko gaiak hauteman eta sinergiak sortzeko prozesu honetan parte hartzeko.
Parte hartzeko bi modu eskaintzen dira: presentziala eta online bidezkoa.
PARTAIDETZA PRESENTZIALA: Hiru komunitate politiko eta administratiboetan bilera irekiak egingo dira, egutegi honi jarraituz: - IRUÑA (Nafarroa): ekainak 6, arratsaldeko bostetan (17:00) San Fermin Ikastola (Zizur Txikia/ Iruña errepidea 7) - BAIONA (Ipar Euskal Herria): ekainak 10, arratsaldeko bostetan (17:00) Maison des Associations de Bayonne (11 allée de Glain) - DURANGO (Euskal Autonomia Erkidegoa): ekainak 13, arratsaldeko lau eta erdietan (16:30) Landako gunea (Landako etorbidea, 6)
Parte hartzeko ekainaren 2a baino lehen eman beharko dute izena, bai Eusko Ikaskuntzako kideek eta baita kide ez direnek ere. Izen-ematea www.eusko-ikaskuntza.org webgunean edo 943310855 telefonora deituz egin daiteke.
Durangoko bilerara joateko doako autobusak jarriko dira Donostia, Bilbo eta Gasteiztik.
Duten garrantzia ikusita, Eusko Ikaskuntzak ahalegin handia egingo du hiru hitzorduetara ahalik eta jende gehien bertara dadin.
ONLINE PARTE-HARTZEKO: Maiatzaren 5-31 bitartean gaien proposamenak jasoko dira Elkartearen webgunean. Bertan horretarako fitxa bat izango da. Pertsona bakoitzak, gehienez, hiru proposamen aurkeztu ahal izango ditu, 800 karaktereko testu batean laburtuta (200 karaktere enuntziatuarentzat eta 600 karaktere azalpen eta laburpenarentzat). Ekarpen horiek horretarako izendatutako dinamizatzaile batek aurkeztuko ditu saio presentzialetan.
Informazio gehiago:DENOK GAI. Zer da? Gaiak identifikatzea Bileren metodología
