Lankidetza akademiko, instituzional eta sozio-politiko zabalaren eskutik, Eusko Ikaskuntzak eta Institut d’Estudis Catalans-ek subiranotasunaren inguruko lurralde-gatazkak demokratikoki kudeatzeko praktika onen koderako oinarriak aurkeztuko dituzte jardunaldi honetan, Europako proiektuaren balio eta printzipioei men eginez.
Estatuen barneko subiranotasun-gatazkak konpontzeko tresna gisa, oinarri hauek lankidetza-prozesu zabal eta sakonaren emaitza dira. Izan ere, nazioartean ezagunak diren 60 aditu baino gehiagok parte hartu dute lan honetan. Hemendik aurrera, proposamena eragile sozio-politiko anitz bildu duen lankidetza esparruan landuko da, eta berau gauza dadin nazioarteko, Europako eta Estatuko erakundeei eskainiko zaie.
Subiranotasun kontzeptu berriak sortzen ari diren honetan, uste dugu lan honek Europako proiektua indartzen lagun dezakeela. Alde batetik, bere sorrera-balioak sendotu ditzakeelako eta bestetik, ikuspegi pragmatikotik, haren egonkortasunari eta herritarren eta erakundeen arteko loturak sendotuko dituen gobernantza-sistemari lagun diezaiokelako.
Praktika onen koderako oinarriak bizi dugun testuinguruan kokatu eta ulertzeko, berauek prestatzen lagundu duten adituetako batzuekin hitz egiteko aukera izango dugu Jardunaldi honetan. Aldi berean, ekimenaren lankidetza sendotze aldera, Estaturik gabeko herrien ikuspegiak ekarriko ditugu mahai ingurura, eztabaida sozio-politikoari irekiera emanez.
COVID-19ak sortutako testuinguruak jardunaldi mistoa antolatzera garamatza. Egungo egoerari aurre egiteko ezarritako neurriei erantzukizunez erantzuteko, 11 eta 12an parte hartzeko bidea online izango da. 13an berriz, aurrez-aurre eta online bidez parte hartzeko aukera izango da. Konektatzera eta 13an Azkuna Zentrora bertaratzera gonbidatzen zaituztegu.
Salbuespenezko inguruabar honek ekarritako zailtasun guztien gainetik, jardunaldietan zehar aukera izango dugu nazioarteko lankidetza zabal honek ekarri duen emaitza oparoa ezagutzeko. Konektatu eta parte hartu!
Eztabaida ardatz hauen inguruan antolatuko da Jardunaldietako egitaraua:
Helburua: Atal honetan, subiranotasunaren inguruko lurralde-gatazken ezaugarriak eta baldintzak zehaztuko dira, baita gatazka horiek demokratikoki ebazteko esparru orokorra ere.
Europa eraikitzeko prozesuaren ekarpen nagusietako bat estatu subiranoen arteko lurralde-eztabaidak gutxitzea izan da. Hala ere, Europako esparru komun bat sortzeak oraindik ez die konponbiderik eman subiranotasunaren inguruko estatuen barneko lurralde-gatazkei. Estatuz azpiko komunitatetan Estatuan nagusi den gehiengoarekin bat ez datorren borondate kolektibo garrantzitsua dagoenean, eta bere estatus politikoa askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea erabiltzea aldarrikatzen duenean –estatu subiranoetan eratzeko aukera barne–, pizten dira halako gatazkak. Horrelako gatazkak konpontzeko Europako praktika onen kode batek, lehenik eta behin, inplikatutako aldeen eta haien nahien legitimitatearen karakterizazio egokia ahalbidetu behar luke. batetik, Estatua, eta, bere lurralde-formarekin eta subiranotasuna ulertzeko moduarekin zerikusia duten eztabaidak aztertu beharko lirateke: estatu bateratu, federal eta/edo plurinazionalen aukerak deskribatuz; eta, bestetik, beraien lurralde-subiranotasuna aldarrikatzen duen subjektua ere aztertu beharko litzateke: herriak edo nazioak. Bigarrenik, kode horrek zenbait printzipio orokor ezarri beharko lituzke, gatazka horien kudeaketa bidezkoa eta demokratikoa ahalbidetzeko: printzipio demokratikoa, gutxiengoen eta oinarrizko eskubideen errespetua, zuzenbidezko estatua eta segurtasun juridikoa, besteak beste.
Atal honetan ez da xehetasunez aztertu nahi horrelako kode batek ekar ditzakeen argitasun baldintza zehatzak, baizik eta konponbiderako esparrua, balioak, printzipioak eta definizio orokorrak.
Helburua: Subiranotasunaren inguruko lurralde-gatazkak demokratikoki kudeatzeko kode bat prestatzeko eta proposatzeko Europako erakundeek, zentzu zabalean, hartu beharko luketen arduraz hausnartzea izango da atal honen helburua.
Kasu horietan estatuek erantzun konstituzional askotarikoa ematen dutenez, Europako eremu demokratikoak berak gomendatuko luke esparru partekatua edo jardunbide egokien kodea sortzea, egungo eta etorkizuneko gatazketan oinarrizko prozedura-estandarrak ezartzeko. Gatazka horietan, maila anitzeko prozedura-koherentzia bilatuko litzateke, eta, beraz, atal honetan garrantzitsua da estatuko eta Europako ordendu juridikoen arteko artikulazioari erantzutea. Gatazkan dauden aldeentzat barne-pizgarriak argiak dira –egonkortasun soziala, politikoa eta ekonomikoa–, eta kanpo-pizgarriak, Europa mailan, zerikusia izango lukete Europako sakontze demokratikoarekin, etorkizuneko ereduaren inguruko eztabaida irekitzearekin eta Europako proiektua indartzearekin. Era berean, Europako esku-hartzearen egokitasuna eta balizko justifikazioaren baldintzak zehaztu ondoren, egungo edo etorkizuneko legezko aukerak, esku hartzeko esparru instituzionala eta Europako protokolo bateratua ezartzeak ekar ditzakeen ondorioak aztertu beharko lirateke.
Helburua: Atal honetan, estatuen barruan subiranotasun gatazkak demokratikoki kudeatzeko praktika egokien kode baten edukia proposatu beharko litzateke.
Lehenik eta behin, lehen eztabaida-mahaian jasotako gogoeten harira gatazka horien konponbide demokratikoaren oinarri den esparru juridiko eta politologiko orokorraren inguruan irekitako eztabaidetan sakondu beharko da, hala nola Autodeterminazio-eskubidea, erabakitzeko eskubidea eta/edo sezesiorako eskubidea. Ondoren, gatazka horien konponbide justu eta demokratikoa ekar dezaketen baldintza formal eta material zehatzei buruz hausnartu beharko litzateke. Hau da, “argitasun-baldintzak” deitu izan dena, besteak beste: subjektu erabakitzaileen eta erabaki-esparruen definizioa, deliberazio-, kontsulta- eta berrespen-prozesuen konbinazioa, parte hartzeko quoruma eta eska daitezkeen gehiengoak, planteatu beharreko galderaren baldintzak, erabakiaren itzulgarritasuna eta prozesuen errepikakortasuna, gerora aldeen arteko aurretiazko eta a posteriori bermeak, etab. Azkenik, Europan esku hartzeko zenbait eredu proposatzeko aukera ere azter liteke, kasuan kasuko lurralde-gatazkaren ezaugarrien arabera: kasu bakoitzean eskumena izango duen Europako erakundea zehaztea, laguntza, bitartekotza edo ebazpenerako tresna posibleak, lurralde-estatus berezien definizio hipotetikoa edo Europar Batasunaren balizko barne-zabalkuntzaren baldintzak, etab.
16:30
Irekiera
Ana URKIZA. Eusko Ikaskuntza (eu, es)
Joandomènec ROS i ARAGONÈS. Institut d’Estudis Catalans (es, cat)
16:45
Egitasmoaren eta jardunaldiaren aurkezpena
Irekiera hitzaldiaren aurkezpena
Beatriz AKIZU. Eusko Ikaskuntza (eu, es)
Mario ZUBIAGA. UPV-EHU (eu, es)
Jaume LÓPEZ. Universitat Pompeu Fabra (cat, es)
17:00
Irekiera hitzaldia
Claiming Sovereignty. States, nations and Self-Determination in the European Context
Michael KEATING. University of Aberdeen
17:45
18:00
Mahai-ingurua
The push for self-determination in Europe and the limits of the current framework of international conflict resolution
Moderatzailea: Xabier MACIAS. Galiza, President of Coppieters Foundation
Davyth HICKS. Cornwall, European Language Equality Network (ELEN)
Linguistic Rights at the core of cultural diversity and peaceful coexistence
Maggie LENNON. Scotland, Women for Independence
The role of social movements as actors for civic, democratic and peaceful change
Antonia LUCIANI. Corsica, Arritti journal
Understanding silenced realities through the role of Media and the struggle to have your own voice
Anthony SOARES. Northern Ireland, Centre For Cross Border Studies (CCCB)
The impact of Brexit in the future of the a peaceful Irish Border and the right to self-determination
(Mahai-ingurua, Coppieters Fundazioarekin batera antolatua. Konferentzia hau Europako Parlamentuak finantzatu du. Europako Parlamentua ez da hizlariek ekitaldian adierazitako iritzien erantzule).
9:30
Irekiera. Saioaren aurkezpena
Beatriz AKIZU. Eusko Ikaskuntza (eu, es)
9:35
Eztabaida testuinguruan kokatzen. Hizlarien aurkezpena
Enoch ALBERTÍ. Universitat de Barcelona (cat, es)
Mercè BARCELÓ. Universitat Autònoma de Barcelona (cat, es)
9:45
Secession and EU internal enlargement
Costanza MARGIOTTA. Università degli Studi di Padova (en)
10:00
Proceduralizing territorial conflicts in the name of constitutionalism
Francesco PALERMO. Institute for Comparative Federalism-University of Verona (en)
10:15
10:30
Why Should the European Union Intervene in Territorial Conflicts of Sovereignty of its Member States? A View from the Perspective of the EU Itself
Elisenda CASAÑAS-ADAMS. University of Edinburgh (en)
10:45
Problematising the Role of the EU in Territorial Sovereignty Conflicts
Nikos SKOUTARIS. University of East Anglia (en)
11:00
12:00
12:15
Towards a More Effective EU Response to Domestic Sovereignty Conflicts
Nicola McEWEN. Centre on Constitutional Change - University of Edinburgh (en)
12:30
How and Why Should the EU Intervene in Conflicts of Sovereignties on its Territory?
Nikolas LEVRAT. Université de Genève (en)
12:45
13:15
The Good, the Bad and the Ugly: Independence Referendums in Comparative Perspective
Matt QVORTRUP. Coventry University (en)
13:45
14:00
14:45
15:30
15:45
Territorial sovereignty conflicts: An international legal perspective
Michael VAN WALT. Kreddha (en)
16:00
The nexus sovereignty, globalization, and minority rights. How are these concepts interconnected in the context of territorial conflicts of sovereignty?
Sergiusz BOBER. ECMI: European Centre for Minority Issues (en)
16:15
16:30
Deliberative Constitutionalism to the Rescue of Complex Democratic Settings
Alain GAGNON. Université du Québec à Montréal (en)
16:45
La soberanía discutida. Un acercamiento analítico y normativo a los conflictos territoriales de soberanía
Jorge CAGIAO. Université de Tours (es)
17:00
Territorial conflicts of sovereignty: A perspective from social movement studies
Donatella DELLA PORTA. Scuola Normale Superiore (en)
17:15
18:15
11:30
Testuinguruan kokatzen: proiektua eta egitasmoaren motibazioa
Nazioarteko hizlarien parte-hartzea
Subiranotasunaren lurralde-gatazkak ebazteko praktika onen kodea garatzeko oinarrien edukiaren aurkezpena
AKIZU, Beatriz. Eusko Ikaskuntza
ERRASTI, Ander. Institut d’Estudis de l’Autogovern
LÓPEZ, Jaume. Universitat Pompeu Fabra
NIKOLAS, Zelai. Parlamento Vasco
RUIZ VIEYTEZ, Eduardo. Universidad de Deusto-Deustoko Unibertsitatea
ZUBIAGA, Mario. UPV/EHU
12:00
13:30
AKIZU, Beatriz (Eusko Ikaskuntza)
LÓPEZ, Jaume (Universitat Pompeu Fabra)
ZUBIAGA, Mario (UPV/EHU)
ALBERTÍ, Enoch (Universitat de Barcelona)
ÁLVAREZ, Amalur (UPV/EHU)
BARCELÓ, Mercè (Universitat Autònoma de Barcelona)
BENGOETXEA, Joxerramon (UPV/EHU)
ERRASTI, Ander (Institut d’Estudis de l’Autogovern)
IBARRA, Pedro (UPV/EHU)
LÓPEZ, Jaume (Universitat Pompeu Fabra)
NIKOLAS, Zelai (letrada del Parlamento Vasco)
PIÑOL, Elixabete (Jurista)
RUIZ VIEYTEZ, Eduardo (Universidad de Deusto-Deustoko Unibertsitatea)
SOBRINO, Joseba (Jurista)
ZUBIAGA, Mario (UPV/EHU)
ALÁEZ, Benito (Universidad de Oviedo-Universidá d’Uviéu)
ÁLVAREZ, Juan José (UPV/EHU)
AZKUNE, Jon (UPV/EHU)
BARANDIARAN, Xabier (Universidad de Deusto – Deustoko Unibertsitatea)
BASTIDA FREIXEDO, Xacobe (Universidad de Oviedo-Universidá d’Uviéu)
BOBER, Sergiusz (ECMI: European Centre for Minority Issues)
BOIX, Carles (University of Princeteon)
BOSSACOMA, Pau (Universitat Pompeu Fabra)
BULLAIN, Iñigo (UPV/EHU)
CAGIAO, Jorge (Université de Tours)
CARRIL VAZQUEZ, Xose Manuel (Universidade da Coruña)
CASAÑA-ADAMS, Elisenda (University of Edinburgh)
DELLA PORTA, Donatella (Scuola Normale Superiore)
DOMÈNECH, Xavier (Universitat Autonoma Barcelona)
DORDEVI´C-VIDOJKOVI´C, Ljubica (ECMI: European Centre for Minority Issues)
EZEIZABARRENA, Xabier (Universidad de Deusto-Deustoko Unibertsitatea)
FERRAIUOLO, Gennaro (Università degli Studi di Napoli Federico II)
GAGNON, Alain (Université du Québec à Momtréal)
GIBERNAU, Montserrat (University of Cambridge)
GRAU, Mireia (IEA)
ITCAINA, Xabier (UPPA)
KEATING, Michael (Centre on Constitutional Change- University of Aberdeen)
KRAUS, Peter (Universitát Augsburg University)
LASAGABASTER, Iñaki (UPV/EHU)
LETAMENDIA, Francisco (UPV/EHU)
LEVRAT, Nicolas (Université de Genève)
MANCINI, Susanna (University of Bologna)
McEWEN, Nicola (Centre on Constitutional Change -University of Edinburgh)
MARCELLI, Fabio (Instituto di Studi Giuridici Internazionale del CNR)
MARGIOTTA, Costanza (Università degli Studi di Padova)
PALERMO, Francesco (University of Verona)
PASTOR, Jaime (UNED)
PAYERO LÓPEZ, Lucía (Universidad de Oviedo-Universidá d’Uviéu)
PETTAI, Vello (Director ECMI: European Centre for minority Issues)
QVUORTRUP, Matt (Coventry University)
SAENZ DE ROZAS, Rafael (Jurista)
SANJAUME, Marc (UOC)
SAUCA CANO, José María (Universidad Carlos III)
SERRANO BALAGUER, Ivan (Internet Interdisciplinari Institut)
SKOUTARIS, Nikos (University of East Anglia)
URRUTIA, Iñigo (UPV/EHU)
VAN WALT VAN `RAAG, Michael (President of Kreddha)
VERGÉS, Joan (Universitat de Girona)
VILAJOSANA, Josep Maria (Universitat Pompeu Fabra)
VINTRÓ, Joan (Universitat de Barcelona)
WATERS, Timothy (Indiana University)
2020.11.11ARRATSALDEKO SAIOA | ||||
Irekiera; Michael KEATING. University of Aberdeen: Claiming Sovereignty. States, nations and Self-Determination in the European Context | Mahai-ingurua: The push for self-determination in Europe and the limits of the current framework of international conflict resolution |
2020.11.12EGUN OSOKO SAIOA | ||||
Zergatik hartu behar du parte Europak? Jardunbide egokien kodearen interesa, arrazoiak eta pragmatika | ||||
Costanza MARGIOTTA. Università degli Studi di Padova | Francesco PALERMO. Institute for Comparative Federalism-University of Verona | Elisenda CASAÑAS-ADAMS. University of Edinburgh | ||
Nikos SKOUTARIS. University of East Anglia | Eztabaida eta galderak. Moderatzailea: Ander ERRASTI. Institut d’Estudis de l’Autogovern | |||
Nola parte hartu behar luke? Praktika onen kodearen edukia | ||||
Nicola McEWEN. Centre on Constitutional Change-University of Edinburgh | Nikolas LEVRAT. Université de Genève | Timothy WATERS. Indiana University | ||
Matt QVORTRUP. Coventry University | Eztabaida eta galderak. Moderatzailea: Jaume LÓPEZ. Universitat Pompeu Fabra | |||
Zer da subiranotasunaren lurralde-gatazka bat? Praktika onen kodearen xedea eta helburua | ||||
Michael VAN WALT. Kreddha | Sergiusz BOBER. ECMI: European Centre for Minority Issues | Alain GAGNON. Université du Québec à Montréal | ||
Jorge CAGIAO. Université de Tours | Donatella DELLA PORTA. Scuola Normale Superiore | Eztabaida eta galderak. Moderatzailea: Eduardo RUIZ VIEYTEZ. Universidad de Deusto-Deustoko |
2020.11.13GOIZEKO SAIOA | ||||
Aurkezpena: Subiranotasunaren lurralde-gatazkak ebazteko praktika onen kodea garatzeko oinarriak |
AZKUNA ZENTROA. Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia