Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- SEI URTHE AMERIKAN (Variante)
- Testu normalizatua
- SEI URTE AMERIKAN
- Kantutegia
- Cancionero Vasco
- Argitalpenaren urtea
- 1994
- Argitaletxea
- EUSKO IKASKUNTZA
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- SARA
- Biltzailea
- AITA DONOSTIA
BEREZKO TESTUA
1. Sei urthe Amerikan, Kanadan egonik,Gibelarat jin nintzen gogoak emanik.
Buraso haurridekin gozatu nahirik,
Nere sorleku ona ez galtzeagatik.
2. Nik banakien jadanik etorri bezin sarri,
Zorra pagatu behar zela Frantziari.
Agur egin orduko neure etxekoeri,
Berehala soldadu ninduten igorri.
3. Eman ninduten beraz hor infanterian,
Tarben erreximendu hamabigarrenean.
Bi urthe guanak ziren yada instantian,
Etxerat etortzeko nindagon lorian.
4. Itsasua ezti da, untzian plazer da;
Saltoka ari delaik, ez da gauza bera.
Bakea zelarikan, nintzen alegera;
Gerla hasiz geroztik, tristerik nabila."
2758;
2759;
2760;
