Cancionero vasco

Título original
SEI URTHE AMERIKAN (Variante)
Texto normalizado
SEI URTE AMERIKAN
Cancionero
Cancionero Vasco
Año publicación
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Lugar publicación
DONOSTIA
Lugar recopilación
SARA
Recopilador
AITA DONOSTIA

TEXTO ORIGINAL

1. Sei urthe Amerikan, Kanadan egonik,
Gibelarat jin nintzen gogoak emanik.
Buraso haurridekin gozatu nahirik,
Nere sorleku ona ez galtzeagatik.

2. Nik banakien jadanik etorri bezin sarri,
Zorra pagatu behar zela Frantziari.
Agur egin orduko neure etxekoeri,
Berehala soldadu ninduten igorri.

3. Eman ninduten beraz hor infanterian,
Tarben erreximendu hamabigarrenean.
Bi urthe guanak ziren yada instantian,
Etxerat etortzeko nindagon lorian.

4. Itsasua ezti da, untzian plazer da;
Saltoka ari delaik, ez da gauza bera.
Bakea zelarikan, nintzen alegera;
Gerla hasiz geroztik, tristerik nabila."
2758;
2759;
2760;