Euskal kantutegia

Berezko izenburua
SANTU BATA BATERAKO
Testu normalizatua
SANTU BAT GAUZA BATERAKO
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
BAZTAN
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Santu bata baterako,
Besterako bestea:
San Jabier, zu zara
Nai dutenen onerako.
Dago gure bizia
Neke penaz beterik.
-Iguzu, Jabier, eskua
Artzeko zure bizia.

2. Ez andi, ta ez txikirik
Arkitzen da munduan
Ez duenik askotan
Behar asko Zerutik.
Zuk hau bai dakizula
Ez degu guk dudarik:
-Iguzu, Jabier......

3. Len ta gero bat zara,
Ongi-gillea beti:
Ez arren uka niri
Orain behar dudana.
Uste dut, ez nazula
Utziko ni galdurik.
-Iguzu, Jabier.....

4. Bi toki zuk batetan
Bete zenituen len:
Arki zaitez gaur emen
Or zaudela Zeruan.
Zu ba-zatoz gu gana,
Ez da geroz nekerik.
-Iguzu, Jabier....."