Basque songbook
- Original title
- SANTU BATA BATERAKO
- Standardized text
- SANTU BAT GAUZA BATERAKO
- Songbook
- Cancionero Vasco
- Publication year
- 1994
- Editorial
- EUSKO IKASKUNTZA
- Publication place
- DONOSTIA
- Compilation place
- BAZTAN
- Compiler
- AITA DONOSTIA
Original text
1. Santu bata baterako,Besterako bestea:
San Jabier, zu zara
Nai dutenen onerako.
Dago gure bizia
Neke penaz beterik.
-Iguzu, Jabier, eskua
Artzeko zure bizia.
2. Ez andi, ta ez txikirik
Arkitzen da munduan
Ez duenik askotan
Behar asko Zerutik.
Zuk hau bai dakizula
Ez degu guk dudarik:
-Iguzu, Jabier......
3. Len ta gero bat zara,
Ongi-gillea beti:
Ez arren uka niri
Orain behar dudana.
Uste dut, ez nazula
Utziko ni galdurik.
-Iguzu, Jabier.....
4. Bi toki zuk batetan
Bete zenituen len:
Arki zaitez gaur emen
Or zaudela Zeruan.
Zu ba-zatoz gu gana,
Ez da geroz nekerik.
-Iguzu, Jabier....."
