Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- SAN BARTOLOME-ARRATSIAN
- Testu normalizatua
- SAN BARTOLOME ARRATSEAN
- Kantutegia
- Cancionero Vasco
- Argitalpenaren urtea
- 1994
- Argitaletxea
- EUSKO IKASKUNTZA
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- SARA
- Biltzailea
- AITA DONOSTIA
BEREZKO TESTUA
1. San Bartolome-arratsian,Milafrankatik goitian,
Hirur lagunek bertsu-berriak
Eman ditugu kopian,
Mugerre hortan zer gertatu den
Agorrilaren erdian.
2.-Miriku gaztia, errazu
Itzñu bat, plazer baduzu:
Sukar-malinak gorputz guzia
Betbetan daut amarratu;
Erremediorik balin baduzu,
Orain beharretan nuzu.
3.-Eda ezazu eskua,
Mira dezadan foltsuia.
Sukarikan ez daukazu,
Fresko daukazu larruia;
Non edo nondik sofritzen duzun,
Errazu egia.
4.-Erran nezake egia,
Supremi ez baladi jendia.
Aspaldian supremitua da
Plazan hortako jendia,
Oilaxko luma-hori horrek
Non othe duen kafia.
5. Oilaxko luma horia,
Othoi, emazu guardia:
Ez dela permis altxaraztia
Oilanda xitan jarria,
Uste-gabian jin ditakela
Etxerat buruzagia."
