Euskal kantutegia

Berezko izenburua
NIK BADITUT MORTUETAN
Testu normalizatua
NIK BADITUT MORTUETAN
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
BAZTAN
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Nik baditut mortuetan
Ardiak artzainarekin;
Itsasuan amar ontzi
Beren mariñelekin;
Katalaunian amar mando
Zillar monedarekin.

2. Zure amak omen dio
Ni pobria naizela.
Zakoñotxo bat artu eta
Juango nauzu eskera.
Orduantxe bai esango dute
Ni pobria naizela.

3. """"Ela, ela"""", etxekuak,
Asarre omen zaudete;
Zuen alaba ner'emazte
Sobera iduritzen zaitzue.
Ez emazte, bai amore,
Ortxen sofri zazue.

4. Zure alabak biarko du
Frantziako errege;
Frantziakua ez paldin bada
Espaiñakua bedere;
Espaiñakua ezin bada,
Zerbait enperadore."