Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- MILLA ZORTZI EHUN ETA
- Testu normalizatua
- MILA ZORTZIEHUN ETA
- Kantutegia
- Cancionero Vasco
- Argitalpenaren urtea
- 1994
- Argitaletxea
- EUSKO IKASKUNTZA
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- BAIONA
- Biltzailea
- AITA DONOSTIA
BEREZKO TESTUA
1. Milla zortzi ehun eta berrogei ta zazpi,Urte hartan jo nuen Oyartzungo Txipi.
Geroztik hemen nabil gotti ta behetti;
Beñere ez hil, bañan irriskutan beti.
2. Ez deia bada pena ni nabillen plantan?
Duru bat ez dut izan nere bizi santan.
Egunian xanpoin bat alderatu faltan;
Nere denbora juan da geroko esperantzan.
3. Denbora juan eta hasi naiz pensatzen
Zahartziak eztuela gauz'onik ekartzen.
Pixa laburrago jaz danikan aurten;
Zapatak puntatik hasi zait usteltzen.
4. Jaz zapatari eta aurten belaunari:
Zer diferentzia urte batez hori!
Len paretak hautsi nahi, eta orai xirri-mirri;
Nun dudan billatzeko behar ditut ordu bi.
5. Agiñak galdu eta puskatuak ortzak;
Zintzurra joiten deraut azpiko kokotzak.
Ezpain biak erriak pipa-gider motzak.
Horra nola juan diren gazteko erronkak."
