Basque songbook

Original title
MILLA ZORTZI EHUN ETA
Standardized text
MILA ZORTZIEHUN ETA
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
BAIONA
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Milla zortzi ehun eta berrogei ta zazpi,
Urte hartan jo nuen Oyartzungo Txipi.
Geroztik hemen nabil gotti ta behetti;
Beñere ez hil, bañan irriskutan beti.

2. Ez deia bada pena ni nabillen plantan?
Duru bat ez dut izan nere bizi santan.
Egunian xanpoin bat alderatu faltan;
Nere denbora juan da geroko esperantzan.

3. Denbora juan eta hasi naiz pensatzen
Zahartziak eztuela gauz'onik ekartzen.
Pixa laburrago jaz danikan aurten;
Zapatak puntatik hasi zait usteltzen.

4. Jaz zapatari eta aurten belaunari:
Zer diferentzia urte batez hori!
Len paretak hautsi nahi, eta orai xirri-mirri;
Nun dudan billatzeko behar ditut ordu bi.

5. Agiñak galdu eta puskatuak ortzak;
Zintzurra joiten deraut azpiko kokotzak.
Ezpain biak erriak pipa-gider motzak.
Horra nola juan diren gazteko erronkak."