Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ZAYA GORRI POLITIK (Versión 3)
Testu normalizatua
ZAIA GORRI POLITIK
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
SARA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Zaya gorri politik,
Donostiako aldetik,
Eskoliertsa gazte horrek badu bat
Moda berrian yosirik;
Moda berrian yosirik eta
Yaun errientak emanik.

2. Eskoliertsa gaztia,
Begi ederren yabia,
Yaun errientari presta zozu
Bazkalondoan kafia:
Gero harek emanen daitzu
Ganberan letzionia.

3. Eskoliertsa gaztia,
Othoi, emazu guardia;
Yaun errientak ixur ez dezan
Zure altzora ankria,
Thonaturik geldi ez dadien
Zure debantail xuria.

4. Eskoliertsa eritu,
Yainkoak duela laudatu
Mandataria barbera gana
Segeretu yoan duzu;
Berehala yin dadiela eta
Behar duela sangratu."