Cancionero vasco
- Título original
- ZAYA GORRI POLITIK (Versión 3)
- Texto normalizado
- ZAIA GORRI POLITIK
- Cancionero
- Cancionero Vasco
- Año publicación
- 1994
- Editorial
- EUSKO IKASKUNTZA
- Lugar publicación
- DONOSTIA
- Lugar recopilación
- SARA
- Recopilador
- AITA DONOSTIA
TEXTO ORIGINAL
1. Zaya gorri politik,Donostiako aldetik,
Eskoliertsa gazte horrek badu bat
Moda berrian yosirik;
Moda berrian yosirik eta
Yaun errientak emanik.
2. Eskoliertsa gaztia,
Begi ederren yabia,
Yaun errientari presta zozu
Bazkalondoan kafia:
Gero harek emanen daitzu
Ganberan letzionia.
3. Eskoliertsa gaztia,
Othoi, emazu guardia;
Yaun errientak ixur ez dezan
Zure altzora ankria,
Thonaturik geldi ez dadien
Zure debantail xuria.
4. Eskoliertsa eritu,
Yainkoak duela laudatu
Mandataria barbera gana
Segeretu yoan duzu;
Berehala yin dadiela eta
Behar duela sangratu."
