Urdaibai biosfera erreserba. Landa-eremuaren funtsezko balioa lurraldearen garapen iraunkorra bermatzeko
Arana Eiguren, Xabier
- Argitalpen urtea:
- 2006
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 84-8419-022-6
Laburpena
UNESCOk biosfera erreserba izendatu ondoren, 1989. urtean Eusko Legebiltzarrak Urdaibaiko legea onartu zuen. Urrats horiek bidea ireki zuten Busturialdean kokaturiko lurraldea eta gizataldeak iraunkortasunaren bila abiatzeko. Urdaibai biosfera erreserbaren planifikazioan eta kudeaketan landa-eremuak funtsezko eginkizuna betetzen du, esparru honetan baitaude ondare naturalaren eta kulturalaren aparteko balioak, bai eta gizarteak behar dituen zerbitzu eta baliabideak. Gainera, landa-gizartea ezin ahaz genezake.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu