Tipos de las razas Latxa y Carranzana
ESTONBA REKALDE, Andone
- Argitalpen urtea:
- 1999
- Argitalpen tokia:
- Donostia-San Sebastián
- ISBN:
- 84-89516-92-8
- ISSN:
- 1137-8603
Laburpena
Euskal Elkarte Autonomoaren (EEA) Latxa eta Karrantzar ardi-arrazak, maneiu eta esplotazio tradizionalaren bidezko hazkuntza jasan duten azienden adibide berezi bat dira. Frekuentzia geniko eta genotipikoen banaketa analizatzen da artalde anitzetan, metodologia elektroforetiko klasikoak erabiliaz HBB, DIA1, TFtp eta ES lokusen kasuan, eta isoelektro-enfokean oinarritutako metodologia elektroforetiko berriak prest jarriaz analisiak ME1, Pi1, Pi2 eta TFstp polimorfismoetara hedatu ditugu. Geroago, artaldeak tipoetan, barietateetan eta arrazetan taldekaturik, subdibisio-maila horien barnean zein artean dagoen dibertsitatea analizatzen da. Gure emaitzak iradokitzen dutenez, animalien ezaugarri morfologikoetan oinarriturik espero denaren kontra, Aurpegi Beltza barietatekoa den Aizkorri tipoa eta Aurpegi Gorriko barietatearen artean similaritate genetiko handiagoa dago, eta aldiz Aurpegi Beltzadun Gorbea tipoa aurrekoekiko desberdintzen da. Bestalde, espero denarekin bat eginik, Karrantzar arraza da diferentziazio genetiko handiena azaltzen duena gure analisietan.Erregistratu eta jaitsi Eusko Ikaskuntzaren argitalpenak
Erregistratuta nago. Kontura sartu