Ekainaren 30era arte Komunikazio eta parte-hartze proposamenak aurkeztu ahal izango dira Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresuan.
XVII. Kongresuak euskal gizarteak berrikuntza sozialaren arloan bizi duen errealitatearen isla izan nahi du eta nahi du errealitate horretatik gertu dauden gizarte eragile eta herri-administrazioek parte har dezaten azaroan Gasteizko Europa Batzar eta Erakusketetako jauregian egingo den mintegian.
Bederatzi dira komunikazioak eta parte hartze proposamenak aurkezteko ardatzak: Berrikuntza, Globalizazioa, Gizarte Tentsioa, Gizarte Solidarioa, Genero Sistema, Justizia, Bizi Kalitatea, Guztionari Balio Handiagoa Ematea eta, azkenik, Gizarte Memoria. Parte-hartze proposamenen artean posterrak, liburuen aurkezpenak, arte instalazioak, erakusketak, dokumentalak, fikziorako proposamenak eta abar aurkez ditzakete.
XVII. Kongresuari buruzko informazio gehiago izateko:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/congresos/xvii/
