Ondorioak eta itxiera

XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin

2018/08/09

Ondorioak eta itxiera

XVIII. Kongresuko emaitzak azaroaren 23an aurkeztuko dira, ostiralez, Oñatin.

1918an Oñatin egin zen Eusko Ikaskuntzako lehen Kongresua, Eusko Ikaskuntza eratu zuena, eta bertan aurkeztuko dira XVIII. Kongresuko emaitzak azaroaren 23an, ostiralez, San Migel elizan. Sail bakoitzak bere ondorioak aurkeztuko ditu eta, jarraian, aipatu helburuen sintesi bateratua eta etorkizuneko erronka nagusiak azalduko ditu.

Arratsaldean Oñatiko gune historikoan zehar bisita gidatuan parte hartzeko aukera izango da. 18:00etan Hamaika amaren seme (alaba) antzezlana estreinatuko da.

Nahi duen orok parte hartu ahal izango du ekitaldi guztietan, doan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp