'Hamaika amaren seme (alaba)' antzezlanaren emanaldiak

Mendeurrena

'Hamaika amaren seme (alaba)' antzezlanaren emanaldiak

Ordutegia eta data:
2018/11/23 - 2019/02/16
Tokia:
Oñati - Arrasate - Iruña - Bilbo - Donostia - Gasteiz

Hamaika amaren seme (alaba) antzezlana azken ehun urteotako euskal gizartearen ikuspegi ezohikoa da, Euskal Herriaren bilakaera historikoa aurkezten baitigu, 2018an mende osoa betetzen duen Eusko Ikaskuntzaren bizitzan barreneko ibilbide paralelotik.

Baserri mitologia artean indartsua zeneko karlismotik, beren ondorioetan asmaezinak diren gaurko ideologien haize otzan ezinetara arteko urrats desberdinak agertzen ditu obrak, etapa diferenteak nabarmenduz. Une argiak, oso une ilunak; etsipen eta itxaropenak.

Aukerarako konposatua eta garaian garaiko musika esanguratsua gehitu zaio obra idatziari zenbait eszenatan, ikuslea mugarri identifikagarrietaraino eramateko.


Testuaren egilea: Josemari Velez de Mendizabal
Zuzendari artistikoa: Vene Herrero

Zuzendari musikala: Larraitz Arriolabengoa
Musika egile eta egokitzailea: Sabin Salaberri
Antzerki Taldea: Doke Antzerki Taldea - Arrasate
Dokekideak: Mariasun Pagoaga, Maider Alzelay, Xabi Latorre, Izaro Aretxaga, Miren Aretxaga, Miren Altuna, Teresa Arriolabengoa, Idoia Asurmendi, Leire Elejalde, Maia Villalba
Eszenografia eta kartela: Iñigo Arregi
Ekoizpeneko laguntzaileak: Gregorio Gallego, Arizmendi Ikastola, Aramaioko Udala, Arrasateko Udala, Joxe Otaduy
Esker berezia: Bernardo Atxaga eta Mariasun Landa, Gorka Knörr abeslariari eta Papargorri abesbatzari ere.
Obraren ekoizlea: Eusko Ikaskuntza
Ekoizpenaren arduraduna: Doke Antzerki Taldea


Egutegia

  • 2018ko Azaroaren 23an. Santa Ana Antzokia. Oñati. (Estrenaldia)
  • 2018ko Azaroaren 24an. Santa Ana Antzokia. Oñati
  • 2018ko Abenduaren 2an. Arrasate
  • 2019ko Urtarrilaren 12an. Iturrama Civibox. Iruña
  • 2019ko Urtarrilaren 26an. Arriaga Antzokia. Bilbo
  • 2019ko Otsailaren 2an. Antzoki Zaharra. Donostia
  • 2019ko Otsailaren 16an. Felix Petit Antzokia. Gasteiz