Urteko Galdera

2015/12/14

Humanismoa eta hezkuntza: urteko galderaren gaia

"Zein da behar dugun hezkuntza eredua, egun kultura humanistikoaren eta zientifikoaren artean dagoen desadostasuna gainditzeko?" Horixe da 2016rako aukeratutako galdera.

Humanismoa eta hezkuntza: urteko galderaren gaia

2016ko galderarako aukeraketa prozesura ("Urteko galdera") askotariko 31 proposamen aurkeztu ziren. Bozkatzeko epea azaroaren 30ean amaitu zen eta parte hartze maila azpimarragarria izan zuen prozesuak. Ondorengoak izan ziren gehien bozkatutako hiru galderak:

  • Zeintzuk izango dira ikasketa planetan Humanitateak baztertzearen ondorioak, ustezko "realismo gestionarioaren" mesedetan? Hori izan zen bozka gehien jaso zuen galdera, iritzien %20,37rekin.
  • Zer nolako hezkuntza eredua sustatu nahi dugu? Babesen %14,07 lortu zuen.
  • Nola lor daiteke kultura humanistikoa eta kultura zientifikoaren arteko oreka? Bozkatu zuen %12,96k aukeratu zuen galdera hori.

Hiru proposamen horietatik abiatuta, 2016an zehar Urteko galdera? aldizkarian debaterako gai izango den galderaren enuntziatua aukeratu zen: "Zein da behar dugun hezkuntza eredua, egun kultura humanistikoaren eta zientifikoaren artean dagoen desadostasuna gainditzeko? Onurak eta mugak". Abendutik aurrera, edozein ikuspegi eta diziplinatik galderari erantzuna emango dieten kolaborazioak jasotzeko irekita dago tribuna.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp