Bilboko gazteria eta euskara

Foroak eta mintegiak

2023/04/18

Bilboko gazteria eta euskara

16 eta 25 urte bitarteko gazteek esperientzia pilotu batean parte hartzen ari dira, estereotipoak eta aurreiritziak eraisteko, eta eremu formaletan zein informaletan euskara sustatzeko xedearekin.

Zergatik ez dute gazteek euskara erabiltzen eguneroko harremanetan, hizkuntzari buruz duten ezagutza handiaren arabera? Zer aurreiritzi eta estereotipok oztopatzen dute haien garapena? Nola gainditu dezakegu egoera hori? Eta nola irudikatzen dute egungo gazteek euskararen etorkizuna?

Galdera horiei erantzunak bilatzea da Eusko Ikaskuntzaren helburua Euskaragaz egizu match ekimenarekin. Ekimen honetan BBK Kunak kolaboratzen du eta apirilaren 19an abiatu zen Bilbon. Genero aniztasuna, jatorria eta hizkuntzaren ezagutza maila desberdina duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteek beren lurraldean euskarak duen egoeraren diagnostikoa egingo dute. Hortik abiatuta, estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko estrategiak definituko dituzte, eta eremu formaletan zein informaletan euskararen erabilera eta ikaskuntza sustatzeko balioko duten gakoak, ekintzak eta palankak identifikatuko dituzte.

Programak bi orduko lau tailer izango ditu apirilaren 19an eta 26an eta maiatzaren 3an eta 10ean, Bilboko BBK Kunan. Eusko Ikaskuntzaren GizarteLAB gizarte-berrikuntzako metodologia aplikatuz, dinamika interaktibo eta atseginen bidez, euskal gazteek euskara erabiltzeari buruz gaur egun dauden hipotesiak frogatuko dituzte, eta, aldi berean, parte-hartzaileek ekimen kooperatiboak diseinatzen ikasiko dute eta gizarte-gaitasun erabilgarriak garatuko dituzte.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp