Eusko Ikaskuntzak Bazkideen Partaidetza Sustatzeko II. Planaren lan-lerroa indarrean du eta, hasteko, Bazkide Ekimen Taldeak (BET) osatu ditu Araban eta Nafarroan.
BET Taldeak erakundearen bizitzan parte-hartze aktiboa, borondatezkoa eta antolatua sustatzeko helburuarekin eratu dira, eta proposamenerako, lankidetzarako eta gizartearekiko konexiorako espazioak sortuko dituzte.
Alde batetik, Eusko Ikaskuntzaren edukiak, eragina eta jardueren aniztasuna aberastea da helburua, eta, bestetik, bazkideei protagonismoa emango dien parte-hartze eredu bat indartzea, ideiak, harremanak eta ezagutza sortuz.
Horretarako, bazkideen Batzar Nagusian iragarri zen bezala, Araban eta Nafarroan izen-ematea sustatu da, eta, gaur egun, bi talde osatu dira. Ondorengo urratsa, lehengo hitzordu bat finkatzea eta interes-arloak ezagutzea izango da, bai eta BET Taldeen Funtzionamendu Protokoloaren araberako lan-oinarriak finkatzen ere.
Taldeek egitura malgua, autogestionatua eta borondatezkoa izango dute, eta bazkideen interesa eta konpromisoa bideratuko dute diziplina jakin batean (kultura, gizartea, zientzia…), Eusko Ikaskuntzaren ildo estrategikoetan edo lurralde bateko errealitateetan zentratu ahal izango diren lan-gaien inguruan. Gai horiek bat etorri behar dute Eusko Ikaskuntzaren izaerarekin eta xedearekin.
