Berdintasuna, lege betebehar batetik harago, egiteko era bat

Berri korporatiboak

2026/03/02

Berdintasuna, lege betebehar batetik harago, egiteko era bat

Eusko Ikaskuntzaren eguneroko jarduna eta kultura korporatiboa gidatzen duen balio estrategiko bat da berdintasuna eta, ildo horretatik, 2027an III. Berdintasun Plana abian jarriko dugu.

Duela hainbat hamarkada onartu zen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, eta ordutik aurrera aurrerapauso garrantzitsuak eman dira berdintasunaren alde. Hala ere, oraindik asko dago egiteko; berdintasun eraginkorra eta iraunkorra lortzeko lanean jarraitu behar dugu gizarte osoan eta erakundeetan.

Eusko Ikaskuntzan, berdintasuna ez da soilik lege betebehar bat; gure eguneroko jarduna eta kultura korporatiboa gidatzen duen balio estrategiko bat da. Urteotan, bi Berdintasun Plan garatu eta ezarri ditugu, gure erakundearen eraldaketan mugarri izan direnak. Era berean, bere garaian bazkideek egin zituzten ekarpenak jaso genituen, erakundea berdintasunaren aldetik hobetzeko. Ekarpen horietako batzuk jadanik ezarri dira, eta gainerakoak balioztatu edo aztertzen ari gara, bideragarriak zaizkigun horiek martxan jarri ahal izateko.

Etorkizunera begira, 2027an III. Berdintasun Plana abian jarriko dugu. Plan berri honek aukera emango digu egindako bidea sendotzeko, hobetu beharreko eremuak identifikatzeko eta berdintasuna eraginkorra eta iraunkorra izan dadin neurriak zehazteko.

Martxoaren 8aren harira, Eusko Ikaskuntzan berdintasunaren aldeko konpromisoa berritzen dugu: emakumeek eta gizonek aukera berdinak izan ditzaten eta gure antolakuntzako kultura berdintasunean, errespetuan eta inklusioan oinarritzen jarrai dezan.

"Urra ditzagun estereotipoak praktika dezagun berdintasuna", zuk ere "Eman tokia berdintasunari" eta "Emazteen eskubideen alde, Behin betiko!".

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp