Basque songbook

Original title
MUNDUA BETIKO UTZI}
Standardized text
MUNDUA BETIKO UTZI
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
BAZTAN
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

I.Mundua despeditu dudala (1)
orainik ezta Credo bi
desditxatu (2) etorri zaio
atalondora Pedrori,
umildadean umildadean
sartuko otezen barnean.

II.Kristok Pedrori ots egin zion:
-¿Norekin ago horrela?
-Anima gaixo'at emen eldu da
barnera bear duela.
-Ezta lekurik, ezta lekurik,
doaiela infernura ortik.

III.Anima gaixoa nigarrez zegoen:
""¡Zorigaiztoko mundua!""
-¿Ori horrela zinakiela
galdu zinuen zerua?
-Ai ez orainik, ai ez orainik,
esperantza dut Amarenganik.

IV.Kristok, Amari begiratuta,
ikusi zuela tristezan,
berealaxe mudatu izan zen
gehiago pena etzezan.
¡Ay hura umea, ay hura umea,
Birjina Amaren Semea!"