Europako H2020 erakunde-esparruan, «hiri adimendunaren» ikuspegi nagusia apurka-apurka bilakatzen ari da herritarrengan ardaztutako «hiri esperimentala» deritzon beste paradigma batean.
Bilakaera horrek gizarte berrikuntzak ekarri baditu ere –adibidez, hiri-plataforma kooperatiboak loratzen ari dira, herritarrak (adimendunak) datu-hornitzailetzat baino gehiago erabaki-hartzailetzat hartzen diren–, datuen teknopolitikarekin zerikusia duten azpiko arazo etiko eta demokratiko batzuk konpontzeke daude oraindik.
Deciphering Smart City Citizenship: the Techno-Politics of Data and Urban Co-operative Platforms
PARTEKATU