Euskal Artearen Historiaren ideia bera ere eztabaidagarri gerta daitekeela ohartarazten digu egileak sarreran. Ondoren, Historia horri heltzen dio, eta milurteko batzuk geroago Euskal Herria izango zen Pirinioetako eskualde honetan, paleolitos aroan bizi izandako gizakiak sorturiko arte- eskaintzen die lehen atala. Haitzuloetan aurkitu eta adituek ikertu dituzten obra horietariko sorta bat aurkezten du, eta gaur arte halakoen esanahiari buruz eman diren teoriak laburbiltzen ditu.