2018/10/19 8:45-17:15
Vitoria-Gasteiz. Salburua eraikina
Zenbat baliabide edo aktibo ditu euskaraz garatu nahi duen komunitateak, nahikunde kolektibo horretan komunitate gisa ahaldundu eta bere helburuetan aurrera egiteko? Nola proiektatu nahi du Komunitate horrek bere etorkizuna eta nolako eszenarioak irudikatu nahi ditu proiekzio horretan? Eszenario horietara hurbiltzeko, nolako arkitektura diseinatu behar du?
Era honetako galderak izan dira Eusko Ikaskuntzaren «Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen (e5)» proiektuaren hasieran sortu eta berau funtsatu dutenak.







Aurtengo Eusko Ikaskuntzaren 18. Kongresuko antolatzaileek, jasangarritasunaren aldeko konpromisua hartzea erabaki dute, ekitaldiaren ingurumeneko inpaktua murrizteko helburuarekin. Horretarako, zenbait neurri ezarri dira Eusko Jaurlaritzako Ihobe, Ingurumen Jarduketerako Sozietate Publikoa sortutako Erronka Garbia zigiluaren bidez. Modu honetan, ingurumen aldetik arduratsua eta jasangarria den ekitaldia antolatzea bilatzen da, eragile guztien partaidetzarekin batera.


