Argitalpen hau da pertsona eta erakunde askok hiru urtez egindako lanaren lehen emaitza, lan horretan finkatu diren oinarrien bilduma. Eusko Ikaskuntzaren mendeurreneko Kongresuari begira argitaratzen da, bertaratzen direnek aurrerapen bat izan dezaten esku artean. Oinarri hauen gainean eraikiko da hurrengo hilabeteetan prozesu osoaren ekarpena, Euskal Herriko lurralde(ar)en Liburu Zuria.
XVIII. Kongresua: Geroa Elkar-Ekin
2018/11/23