Agenda
Proiektuak
Transis Lab programaren bigarren topaketa
- Ordutegia eta data:
- 2025/03/26 - 2025/03/27 9:00
- Tokia:
- Tarbes
Martxoaren 26an eta 27an, Transis Lab programaren bigarren topaketa egingo da Tarbesen. Hitzorduan, partzuergoko kide garen erakundeak bilduko gara, baita hauskortasun-egoeran dauden adinekoen ongizatean eta landa-komunitateen indargunean sakondu nahi duten eragile guztiak ere.
Bi jardunaldiek belaunaldi arteko elkartasun-agendara bideratutako ekimenetan sakonduko dute. Zehazki landa eremuko zahartzeari begiratuko diote, haren erronka, abantaila eta palankei helduz. Ekimen zehatzak ezagutzeko aukera ere izango da (Ogenie: adinekoen lotura sozialak errazteko eta isolamendua saihesteko webgunea), baita berrikuntza sozialeko esperientzia pilotuak ezagutzeko ere. Horrez gain, barne-lanerako programa bat izango du, partzuergoko kide garen erakundeoi zuzendua, Transis Lab garatzen jarraitzeko. Bertan, gainera, Eusko Ikaskuntzak modu aktiboan parte hartuko du, aurkezpenekin eta tailer baten dinamizazioa eginez.