Agenda
Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak
Sinesmen dibertsitatea eta komunitatearen ehuntzea Euskal Herrian
- Ordutegia eta data:
- 2026/07/17 9:00-14:00
- Tokia:
- Donostia. Miramar Jauregia
Jardunaldiak azken mendeetan Euskal Herrian panorama erlijioso eta espiritualean izandako eraldaketa sakonaren berri emango du. Eraldaketa hori uler dezagun, erlijio fenomenologiaren oinarrizko kontzeptuak zehaztuko dira, Euskal Herriko erlijio emaria iragan hurbil eta orainean zein den aztertuko da, tradizio erlijiosoen arteko elkarrizketarako gakoak aurkeztuko dira, eta erlijioari atxikimendua erakutsi dioten ibilbide ezberdinetako ahotsak jasoko dira, testigantza legez.
Horrekin guztiarekin, katolizismoaren eraginaren gainbehera historikoa, sekularizazio prozesu azkarra eta migrazioak bultzatutako aniztasun gero eta handiagoaz hausnartuko dugu, eta, horren aurrean, gizarte-kohesioa eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzeko bideak proposatuko dira, askotariko sinesmenak dituen euskal gizartean bizikidetza aberastu eta indartzeko.
Egitaraua
Yosu Arraiz Aramburu | Gipuzkoako Foru Aldundia - Administrazioaren Berrikuntzako zuzendaria
Simon Lopez Artetxe
Salima Ahmiduch El Haddouti