Eusko Ikaskuntzaren egitekoa da herri garapenerako ikuspegi orokorra eta arnas luzekoa lantzea, politika publikoen eta gizarte beharren mesedetan.
Bere Mendeurrenean (2018) XVIII. Kongresua burutu zuen, “Geroa Elkar-Ekin” lelopean, eta erakundeak erakutsi zuen baduela gaitasuna arlo publikoan, sozialean nahiz pribatuan dauden adituak eta arituak biltzeko, Euskal Herriaren epe luzeko etorkizuna irudikatzeko eta ildo estrategikoak adosteko. Oñatin aurkeztutako azken emaitzak, gainera, euskal administrazio guztien babesa jaso zuen, haien ordezkari gorenen ahotik.
Liburu Zurian jaso diren lehentasun estrategikoetatik abiatuta, Eusko Ikaskuntzak bere lanlerro estrategikoak ezarri ditu 2019-2021 urteetarako. Horietako bat izango da Mintegi honekin abiatuko dugu, “Ongizate Ereduak Euskal Herrian” izenburu duena.
EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriaren lurralde eremuan hiru Ongizate Eredu desberdin aurkitzen ditugu, kontzeptu, politika eta eskumen maila desberdinekin. Beharrak eta arrisku sozialak antzekoak badira ere, behar horiei ematen zaien erantzuna oso desberdina da aipatutako eremu geografiko horietako bakoitzean. Zentzu honetan, mugaz gaindiko eremua babes sozialeko politiken inguruan azterketa, ikasketa eta berrikuntzarako laborategi arras interesgarria bilakatzen da.
Lehen Mintegi hau akademia, administrazio publikoa eta gizarte agenteen arteko bilgune bat izan nahi du, aipatutako eremu geografikoan. Honela, agenteen arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatu nahi dira, baita lankidetzarako aukerak, desafioak, eta erronkak identifikatu, proposamen berritzaileak ezagutu eta gizarte berrikuntza ereduak ezagutzera eman.
9:30
10:00
11:30
Kafe atsedenaldia
12:00
Gizarte politiken alorrean mugaz gaindiko lankidetzako esperientziak. Lehen atala
13:00
Atsedenaldi eta luntxa
14:00
Gizarte politiken alorrean mugaz gaindiko lankidetzako esperientzeak. Bigarren atala
15:00
Gizarte zerbitzu zein ikerketa alorrean mugaz gaindiko lankidetzarako aukerak eta lehentasunak aztertzeko saioa partehartzailea (6-8 pertsoneko taldeak) (eu-es-fr)
16:30
17:30
FICOBA. Iparralde Hiribidea, 43, 20302 Irun, Gipuzkoa