Agenda

«Mai da bai (eta ezetzik ez dago)» dokumentalaren emanaldia

Berri korporatiboak

«Mai da bai (eta ezetzik ez dago)» dokumentalaren emanaldia

Ordutegia eta data:
2021/09/10 18:00
Tokia:
Dukontenia aretoa. Lapurdi

Eusko Ikaskuntza eta Donibane Lohizuneko herriaren lankidetzari esker, heldu den irailaren 10ean 18.00etatik goiti ikusi ahalko da «Mai da bai (eta ezetzik ez dago)» dokumentala Lapurdiko herriko Dukontenia gelan.

«Mai da bai (eta ezetzik ez dago)» dokumentala 2018an Imanol Eppherre, Eider Ballina Mondragon eta Anne Baskara Egido gazteek ekoiztu zuten. Lan hau Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lana izan zen 2017-2018 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean. Ondoren, 2019 hastapenean Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak saritu zuten eta beste hainbat jaialditan ere proiektatu izan da.