Agenda

Landa eremuak, ba al du etorkizunik?

Foroak eta Mintegiak

Landa eremuak, ba al du etorkizunik?

Ordutegia eta data:
2017/02/04 10:00 - 17.30
Tokia:
Barkoxeko Kultur Etxean (Xiberoan)

Barkoxen, 2017ko otsailaren 4ean egingo da hurrengo etorkizun foro parte-hartzailea.

Sarrera hitzaldiak: Mixel Berhocoirigoin-ek eta Imanol Esnaolak emango dituzte.

Gaia: Baserri guneek badute etorkizunik?

Metodologia: 20-25 lagun (erdia gaian adituak eta beste erdia gaiarekin erlaziorik ez dutenak) Ipar Euskal Herrikoak, Euskal Autonomi Erkidegokoak eta Nafarroakoak ; bi lan-taldetan banaturik, bakoitza animatzaile profesional baten gidaritzapean eta Design Thinking metodologiak erabiliz hausnartuko dute.

Azken orduan, taldeko kide guztien adostasunaz, emaitzen sintesiari ekingo zaio. Emaitzak (bideoak, sintesiak, proposamenak…) eskainiak izango dira Eusko-ikaskuntza.eus webgunean eta baita zabalduak beste difusio molde batzuen bidez ere.

Gaia ikusirik, Zerainen egindako mintegiko lanetatik abiatuko da lana (‘Herri txikien etorkizuna’ 2016ko azaroan).