Agenda
Proiektuak
GizarteLAB Mutiloa: jarraipen saioa
- Ordutegia eta data:
- 2026/04/27 17:00
- Tokia:
- Mutiloa
Apirilaren 27an, GizarteLAB programaren baitan Mutiloan garatutako komunitate-prozesuaren jarraipen saio berri bat egingo da.
Saio hau tokiko komunitate aktiboarekin berriz elkartzeko eta elkarlanean lanean jarraitzeko gunea izango da; bereziki, belaunaldien arteko harremanak sendotzen eta zaintza-sare komunitarioak ehuntzen ari diren pertsonen artean. Mutiloan azken hilabeteetan egindako lanak agerian utzi du komunitate sendo eta konprometitua eraikitzeko borondatea badagoela, elkarren arteko konfiantzan eta zaintza partekatuan oinarrituta.
Saio honek prozesu horri jarraipena emango dio: saretzen, elkar zaintzen eta herria elkarrekin eraikitzen.