Agenda
Proiektuak
GizarteLAB Hernialde: jarraipen saioa
- Ordutegia eta data:
- 2026/05/18 17:00
- Tokia:
- Hernialde
Maiatzaren 18an, Hernialden, GizarteLAB programaren baitan garatutako komunitate-prozesuaren jarraipen saio berri bat egingo da.
Saio hau tokiko ingurunea hobetzeko eta eraldatzeko konpromisoa hartu duen pertsona-sare aktiboarekin elkartzeko eta lanean jarraitzeko gunea izango da. Helburua da orain arte egindako bidea partekatzea, sortutako harremanak sendotzea eta elkarlanean oinarritutako dinamikekin aurrera jarraitzea.
GizarteLAB programak herritarrak ahalduntzea eta tokiko erronkei modu kolektiboan aurre egiteko gaitasunak garatzea du xede Eusko Ikaskuntzak sustatutako berrikuntza sozialeko ikuspegitik.
Hernialdeko esperientziak erakutsi du komunitatea berreraikitzeko eta sare sozialak ehuntzeko gaitasuna badagoela, herritarren arteko loturak indartuz eta etorkizuneko erronkei elkarrekin aurre egiteko bideak irekiz.
Saio honek bide horretan sakontzen jarraitzeko aukera eskainiko du: saretzen, partekatzen eta herria elkarrekin eraikitzen.