Eusko Ikaskuntzak sortu eta garatutako GizarteLAB programa laborategi sozial bat da. Laborategiaren helburua gizartea (herritarrak) trebatzea eta ahalduntzea da, epe ertain eta luzera planteatzen ari zaizkigun erronkei erantzun desberdinak eta berritzaileak emateko.
Komunitateka ikasteko estrategia eta herritarrak eta udalak lotzeko aukera eskaintzen ditu.
Laborategi arina da, eta ekintza pilotuak sustatzea du helburu, aurrea hartzeko estrategia bat garatuz, orainaldian jardunez baina etorkizuneko ikuspegitik.
Proiektu honetarako metodologia berri bat sortu dugu, lau zutabe estrategiko dituena: trantsizio-agendak (tokiko aukerak eta garapen-bideak), gaitasunetan prestakuntza, komunitateen kudeaketa (komunitateak sortzea eta garatzea) eta politiken diseinua (erabiltzaile-ikuspegia integratzen dutenak).
Nahi gabeko bakardadeak eta laguntza-sareak sortzeko beharrezko gaitasunak izan dira beasaindarrek martxoan egindako GizarteLAB tailerretan aurre egin dioten erronka. Kasu honetan, bakardade-motak bereizten ikasi ondoren, gaitasun sozial jakin batzuk entrenatu dira, hala nola entzute aktiboa eta enpatia, eta Beasainen bakarrik sentitzen den pertsona-profil mota bat landu da, horren inguruko ekintzak definitzeko.
1. tailerra: Nahi gabeko bakardadeak eta Trantsizio-gaitasunak (2022.03.16)
2. tailerra: Etorkizun-mapak, entzute aktiboa eta enpatia (2022.03.23)
3. tailerra: Gizarte-mapak, sareak eta esperientzia-eremuak (2022.03.30)
4. tailerra: Esperientzi eta ekimen saregileen diseinua (2022.04.06)