16-35 adin tarteko gazteei zuzenduta dago.
Lan dinamiketarako landuko diren lau lan-esparruen arabera lantaldeak antolatuko dira. Talde bakoitzak lan-esparru bakar baten inguruan arituko da. Partaideek aukera izango dute landu nahi duten gaia aukeratzeko izen emate orriak horretarako eskaintzen duen atalean.
Eztabaida kokatzen laguntzeko abiapuntuzko diagnosi partekatua eskaintzen da.
Gobernantza: parte-hartzea eta gazteon ahalduntzea
Belaunaldi berriak gaur egungo erabaki-hartze prozesuengandik urruntzen ari dira erakundetze eta erabaki politikoen zurruntasunaren ondorioz, nahiz eta belaunaldi hauek izan erabaki-hartzeen eraldaketa sor dezaketen elementu nagusia. Gainera, eztabaida politikoarengandik ere urrunduak izaten ari dira gehiegizko erakudentzearengatik, gazteak herritar pasibo bihurtuz. Gazteek erabaki publikoengandik duten distantzia hori maiz azaldu izan da belaunaldi berrien izaera indibidualistagatik. Haatik, indibidualismoak belaunaldi berriengan eragina izan arren, ez du esan nahi gazteek kontzientzia kolektiborik ez dutenik. Egun, erabaki publikoetan parte-hartzeko modu berriak daude, zeintzuk zoritxarrez ez dira erakundeen partetik aintzat hartzen.
- Lantalde-dinamika (1): Gazteon erronkak
- Lantalde-dinamika (2): Gobernantzarako tresna eta proposamenak
- Lantalde-dinamika (3): Lurraldeen arteko lankidetza eta kolaborazioa
Ongizate materiala: enplegua eta etxebizitza
Lan merkatuaren egungo egoerak ondorio aipagarriak ditu belaunaldi berrien bizi-baldintzetan. Egungo sisteman, lan-dinamikak baldintzatzen ditu erabaki ekonomiko, sozial eta politikoak. Gainera, lan ziurgabetasunak zenbait alorretan ditu ondorio esanguratsuak, halaber, gazte-emantzipazioan, identitate propio baten garapenean edo parte-hartze politikoan ere.
- Lantalde-dinamika (1): Gazteon erronkak
- Lantalde-dinamika (2): Gobernantzarako tresna eta proposamenak
- Lantalde-dinamika (3): Lurraldeen arteko lankidetza eta kolaborazioa
Euskara eta hizkuntza-politikak
Euskararen egoera guztiz ezberdina da euskal eta nafar lurraldeen toki batetik bestera. Honek euskararen ikaste zein erabileraren inguruko eztabaidak korapilatsuak izatea eragiten du, askotan polemikaz inguratutakoak. Gazteok gai izan behar dugu zoru minimo komun bat finkatu eta euskara herritar guztiok biltzeko hizkuntza bihurtu, eta ez mugak sortuko dituena.
- Lantalde-dinamika (1): Gazteon erronkak
- Lantalde-dinamika (2): Gobernantzarako tresna eta proposamenak
- Lantalde-dinamika (3): Lurraldeen arteko lankidetza eta kolaborazioa
Hezkuntza formal eta informala
Europar Batasunetik zein Estatuengandik -Espainia eta Frantziako Estatuak, euskal eta nafar lurraldeen kasuan- bultzatzen den hezkuntza sistema arautuak ezagutza eta erronkei aurre egiteko baliabide zein gaitasunak garatzea baino, lan-merkatura soilik zuzenduak dauden gaitasun zehatzak garatzeko hezkuntza-planetan zentratzen da. Zentzu horretan, hezkuntza eredu formalen inguruan hausnartzeko beharraren garrantziari, hezkuntza-esparru informalen inguruan eztabaidatu beharra ere agertzen da, hauek berebiziko garrantzia baitute non eta lan-merkatura bideratuta dauden gaitasun eta ezagutzetarako bakarrik dagoen hezkuntza-sistema batean.
- Lantalde-dinamika (1): Gazteon erronkak
- Lantalde-dinamika (2): Gobernantzarako tresna eta proposamenak
- Lantalde-dinamika (3): Lurraldeen arteko lankidetza eta kolaborazioa