Agenda

Berri korporatiboak
Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Ipar Euskal Herriko unibertsitateen arteko lankidetza-hitzarmena
- Ordutegia eta data:
- 2021/10/07 11:00
- Tokia:
- Arabiar aretoa, Bilboko Udaletxea (Ernesto Erkoreka Plaza, 12). Bizkaia
Urriaren 7an sinatuko den hitzarmen-markoaren helburua lankidetza-gune bat eratzea da, interes komuneko elementuen inguruko ezagutza sustatzeko.
Hitzarmenean, Eusko Ikaskuntzak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Ipar Euskal Herriko zazpi unibertsitateek talentua bultzatzeko eta helburu hori lortzen laguntzen duen guztia partekatzeko borondatea jasotzen da.
Hitzarmenak jakintza akademikoko erakunde gorenak diren unibertsitateekiko lankidetza konpromisoa berretsiko du.
Zuzenean ekitaldia jarraitu nahi baduzu, izen eman hemen eta lotura partekatuko dugu zurekin.