Agenda
Aurkezpenak
Ana Urkiza eta Pedro Miguel Etxenikeren arteko solasa
- Ordutegia eta data:
- 2025/05/26 18:30
- Tokia:
- Kofradia Zaharra, Ondarroa
Zientziaren garrantziaz hitz egiteko asmoz, datorren maiatzaren 26an, astelehena, 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Naturaren sekretua dokumentala emango da UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria den Iker Badiolak aurkeztuta eta, jarraian, elkarrizketa-solasaldia izango da Pedro Miguel Etxenike eta Ana Urkizaren artean.
Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak, Zientziaren Giltzak Elkarteak (ZGE), Ondarroako Udalak, DIPCk, UPV/EHUko Kultura Zientifokoko Katedrak eta Eusko Ikaskuntzak bultzatu dute. Dokumentalaren emanaldia Zientziaren Giltzak Elkartearen (ZGE) 10. urteurrena ospatzeko ekintzen barruan kokatzen da.
Sarrera librea izango da lekuak bete arte.