Agenda

2025eko Batzar Nagusia

Bazkideen Batzar Nagusia

2025eko Batzar Nagusia

Ordutegia eta data:
2025/06/14 10:30
Tokia:
Donostia. Gipuzkoako Bazkundea (Tolosa Etorbidea, 75)

Ekainaren 14an, larunbata, goizeko 10:30etatik aurrera, Donostiako Gipuzkoako Bazkundean (Tolosa Hiribidea, 75), eta online konexioan, Eusko Ikaskuntzak urteko Batzarra egingo du.

Lehenengo zatian, aurreko bilkuren aktak, urteko memoria, 2024ko ekitaldiko balantzea eta emaitzen kontua onartuko dira, horiek aplikatzeko proposamenarekin batera. Era berean, urteko kontuetarako auditoreen izendapena egingo da 2025, 2026 eta 2027 urteetarako. Puntu horiei buruzko dokumentazio guztia bazkideen eskura egongo da webguneko barruti pribatuan. Ondoren, erakundeko lehendakari Ana Urkizak Elkartearen jarduera-ildo nagusiak eta 2025erako aurreikusitako plana azalduko ditu, dagokion aurrekontuarekin. 

Azkenik, hitz egiteko txanda irekiko da, nahi dutenek galderak egiteko edo iritziak adierazteko aukera izan dezaten.

Saioa aurrez aurre edo online jarraitu ahal izango da. Euskaraz izango da eta aldibereko itzulpena eskainiko da aldez aurretik horrela eskatu duten bazkideentzat (izen emate formularioan adierazi beharko dute ekainaren 6a baino lehen). 


Gipuzkoako Bazkundea. Donostia
 

Tolosa Etorbidea, 75. Donostia.