Agenda

2024ko Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sarien emate ekitaldia

Sariak

2024ko Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sarien emate ekitaldia

Ordutegia eta data:
2024/07/19 12:00
Tokia:
Bilbo. Azkuna Zentroa

Bilboko Azkuna Zentroan emango dira aurtengo Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sariak, uztailaren 19an eguerdiko 12:00etan.

Itziar Laka Mugarza hizkuntzalariak curriculum onenaren saria jasoko du, bere ibilbide akademiko bikaina saritzen duelarik. 35 urtetik beherako ikertzaile eta sortzaileei zuzenduta dagoen Gazte Saria Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek jasoko dute “Adarbakarra eta soinujolea” proiektuagatik. Ekitaldiak ordezkaritza instituzionala izango duela aurreikusten da, Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Laboral Kutxako lehendakariak parte hartzeaz gain.