Agenda
Aurkezpenak
'Hamaika amaren seme (alaba)' antzezlana Iruñean
- Ordutegia eta data:
- 2019/01/12 19:30
- Tokia:
- Iturrama Civibox. Iruña
Hamaika amaren seme (alaba) antzezlana azken ehun urteotako euskal gizartearen ikuspegi ezohikoa da, Euskal Herriaren bilakaera historikoa aurkezten baitigu, 2018an mende osoa betetzen duen Eusko Ikaskuntzaren bizitzan barreneko ibilbide paralelotik.
Baserri mitologia artean indartsua zeneko karlismotik, beren ondorioetan asmaezinak diren gaurko ideologien haize otzan ezinetara arteko urrats desberdinak agertzen ditu obrak, etapa diferenteak nabarmenduz. Une argiak, oso une ilunak; etsipen eta itxaropenak.
Aukerarako konposatua eta garaian garaiko musika esanguratsua gehitu zaio obra idatziari zenbait eszenatan, ikuslea mugarri identifikagarrietaraino eramateko.
SARRERAK: doakoak dira aldez aurretik gonbidapena eskuratuz. Gonbidapenak larunbatean bertan 18:30etatik aurrera eskuragarri izango dira Iturrama Civivoxen.
Testuaren egilea: Josemari Velez de Mendizabal Zuzendari musikala: Larraitz Arriolabengoa |