Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ITXAS-GIZONTO BAT
Testu normalizatua
ITSASGIZONTXO BAT
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
ULTZAMA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

l.- Itxas gizontto bat zidan
senartzat nere Amak eman
¿Zerren ez legor aldera
yoan beste bat kartzera?
Orain zoria nuen nik
zu ri ta gorriz yantzirik.

II.-Gaixoa urak eraman
zuen San Markos goizean
¡oi! egun andi argia
neretzat ilun tristia
¡Arrainen yaki izateko
sor tu al zinan, senarko!"