Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GOIZEAN GOIZIK
Testu normalizatua
GOIZEAN GOIZIK
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
BAZTAN
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

Goizean goizik yeiki ninduzen
oi espos nintzen goizean;
baieta ere sedaz bestitu
iruzkia ateratzean;
etxeko an dre aundi yarri nintzen
eguberdiaren gainean,
alargun gazte ni yarria nengoen
iruzkia sartu zenean.

II.- Senar hila (1) atxiki nuen
nik zazpi urthez etxean,
egunaz lasto-pizka batean
gabaz bi beso-artean.

III.- Laranja-urez garbitzen nuen
astean egun batean,
astean egun batean eta
¡oi! ortzirale-goizean.

(1) Es corto este primer hemistiquio."