Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- GAUTXO BATEN
- Testu normalizatua
- GAUTXO BATEAN
- Kantutegia
- Euskal Kantak
- Argitalpenaren urtea
- 2000
- Argitaletxea
- EREIN
- Argitalpen tokia
- DONOSTIA
- Jasotako tokia
- AMOREBIETA-ETXANO
- Biltzailea
- AZKUE, RESURRECCION MARIA DE
BEREZKO TESTUA
1. GautxO baten abiatu nintzandama gazte bat bilatzen,
Kox-kox Jo neban atea baina
ez osten korresponditzen.
2.Halako baten bentanatikan
-Ez dost niri amak itxiten.
-Bion borondatea bada,
zatoz ona puska baten.
3.-Zure ama lotara joan arte
ate ondoan gengokez.
-Atera joan, haizea fresko,
hotzik egon gindekez.
4.Nire kapea magala zabal,
biok tapauko gendukez.
-Handik tira eta hortik tira
apurtu egin genduke.
5.-Hatan-horretan gengokezala,
aita zurea letorke.
Hak bat esan ta guk bi erantzun,
okasioa legoke.
6.-Nire ateak hotsa dau zoli,
txakurrak bere salatu.
Nire txakurra isilduteko,
eper bizia biozu.
7.-Eper bizia kojiduteko,
mutil mantsoa zagoz zu.
- Neska txiki ta graziosea,
atxakiosa zagoz zu.
8.- Atxakiosa zagoz zu, baina
neuk eroango zaitut zu.
- Zubi txikitxo bat pasatu ta
da nire etxera-bidea.
9.- Borondatea dabenentzako
ez dago bide luzea.
Ta borondaterik ez badozu,
agur, neure maitea."